Odol ateratzeak egingo dituzte ostiralean, eta parte hartzera animatu dituzte herritarrak

Barren.eus 2022ko apirilaren 7a

Elgoibarko Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dute bariku honetan, apirilaren 8an, egingo dituztela odol ateratzeak Elgoibarren, jubilatuen lokalean.

16:30etik 20:10ak bitartean arituko dira osasun arloko profesionalak lanean, baina antolakuntza lanak errazteko aurrez izena emateko eskatu dute elkartetik. Ordua eskatzeko 623 328 408 telefono zenbakira deitu behar da (15:00etatik 20:00etara), edota bestela whatsappa idatzi.