Euskal Herriko Itzulia Elgoibartik eta Mendarotik igararoko da zapatuan

Barren.eus 2022ko api. 7a, 16:05

Zapatuan, apirilaren 9an Euskal Herriko Itzuliaren azken jokatuko dute, eta lasterketa Elgoibartik eta Mendarotik igaroko da.

Eibarren hasiko da Itzuliko seigarren eta azken etapa, eta ohi moduan Arraten amaituko da, 135 kilometroko ibilbidea osatu ostean. Antolakuntzatik zabaldu duten ibilbide-orriaren arabera, etapari 14:05ean hasiera eman eta gero, 14:08ean pasako dira Elgoibartik eta 14:17an Mendarotik. Etapa amaieran pasako dira txirrundaliak bigarrengoz Elgoibarko errepideetatik, Urkaregi mendatetik behera sartuko baitira Elgoibarren (etapako 121. kilometroan), 17:00ak aldera, Eibarrera bidean.