Segurtasun digitalari buruzko hitzaldiarekin hasi dute digitalizazioan trebatzeko elkarlana Mekak eta Jubilatuen Biltokiak

Barren.eus 2022ko api. 11a, 08:13

Meka Lanbide Hezkuntzako Ikastetxeak eta Jubilatuen Biltokiak digitalizazio proiektu bat jarri dute martxan elkarlanean.

Egitasmo honen baitan, Meka Lanbide Hezkuntzako Ikastetxeko ikasle eta irakasleek Jubilatuen Biltokiko emakume eta gizonezkoei mundu digitalerako aholkuak emango dizkiete. Pertsona bakoitzaren beharren arabera, gertutasun praktikoa eskaini nahi diete jubilatuei, teknologian konfiantza izan dezaten, eta gailu digitalak, smartphone telefonoak, tabletak edo bestelakoak erabiltzerakoan beldurrik ez izateko.

Horretarako, segurtasun digitalari buruzko hitzaldi bat antolatu zuten Ertzaintzarekin elkarlanean, eta han entzun ahal izan zituzten hainbat aholku. Horrez gain, galdetegi bat prestatu zieten bakoitzaren beharrak ezagutzeko, eta horren arabera, praktikak egin zituzten talde txikietan. Azkenik, jarraipena egiteko hitzorduak ere zehaztu zituzten.

2022 04 08 segurtasun digitala hitzaldia meka jubilatuenbiltokia