Sergio Rodriguezek irabazi du Rayok eta Realak Madrilen jokatuko duten partidarako sarreren zozketa

Barren.eus 2022ko api. 11a, 12:31

Rayo Vallecano eta Realak maiatzaren 1ean Madrilen jokatuko duten Ligako partidarako hegaldia, hotela, bazkaria eta partida ikusteko sarrerak zozkatu ditu Club Deportivo Elgoibarrek.

 

Zozketa egin ostean, 8915 zenbakia izan da saritua eta agertu da txartel irabazlearen jabea: Sergio Rodriguez (goiko argazkian, ezkerrean)