Merkataritza-sektoreari zuzendutako diru-laguntza lerro bera jarri zuen abian Udalak 2021ean, eta aurten ere halaxe egingo du. Eskabideak apirilaren 26a baino lehen aurkeztu behar dira, egun hori barne. Diru-laguntzen eskaerak elektronikoki egin ahal izango dira udalaren web orriaren bidez, www.elgoibar.eus.
Unai Arizmendiarreta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak nabarmendu du digitalizazio-prozesua azkartu egin dela eta, gainera, "digitalizazioa eta iruzur fiskalaren aurkako borroka lotzen" dituzten lege-aldaketak datozela. "Produktuak merkaturatzeko modu digitalagoak ezartzen ari dira, eta horrek marketin digitala gehiago erabiltzea dakar", esan du. Diru-laguntza lerro hau Elgoibarko Udalaren ekonomia suspertzeko proiektuaren beste hanka bat bihurtu dela gaineratu du Arizmendiarrietak.
Udalak 8.500 euro bideratuko ditu laguntza ekonomikoa finantzatzeko. Ostalaritza-sektoreko jarduera ekonomikoko enpresa gisa eratuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak izango dira laguntzen onuradunak, baldin eta diru-laguntza honen baldintzak betetzen badituzte.