Lur Korta ipuin kontalariak 'Ipuinekin jolasean' ikuskizuna emango du apirilaren 22an, Mendaroko liburutegian

Barren.eus 2022ko api. 19a, 08:58

 

Lur Korta (Oiartzun, 1978) ipuin kontalaria gonbidatu dute Mendarora, eta 4 eta 8 urte bitartekoentzat ariko da liburutegian bertan. Ipuinekin jolasean saioa eskainiko du Kortak, eta sarrera doan izango da. Ipuin kontalaria, antzerki irakaslea eta aktorea ere bada Korta.