Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak posta elektroniko berria du kontsultak egiteko

Barren.eus 2022ko api. 20a, 07:41

Merkatu Plazan dago Kontsumitzaileen Arretarako Bulegoa, eta Udaletik jakinarazi dute kontsultak egiteko hitzordua hartu behar dela. Horrez gain, posta elektroniko berria jarri dute herritarren eskura, nahi duenak kontsultak online egin ahal izateko. 

 

Kontsumitzaileen Arretarako Udal Bulegoak herritarren kezkak eta zalantzak argitzen ditu, Ohikoak izaten dira herritarren artean argindarraren fakturari buruzko zalantzak, aseguruei buruzkoak edota telefono konpainiei buruzkoak, eta horiei buruzko argibideak eskatzera joaten dira herritar asko Merkatu Plazan dagoen bulegora. Udaletik jakinarazi dute kontsulta horiek aurrez aurre egiteko hitzordua hartu behar dela 943 743 088 telefonoan edo helbide elektroniko honetara idatzita: omicelgoibar@gmail.com

Nahi duenak, bestalde, helbide elektroniko hori bera erabili dezake bere kontsultak online egiteko.