Elgoibarko Udalak 25.000 euro eman dizkio IMH Museoari Makina Erremintaren historia ezagutara emateko

Barren.eus 2022ko api. 20a, 08:16

Elgoibarko Udalak eta Makina Erremintaren Museoak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2022rako, eta horri esker, 25.000 euroko dirulaguntza jasoko du aurten museoak, makina erremintaren historia zabaltzeko. 

 

Makina Erremintaren Museoa sortzeko ideia 1982an jaio zen, eta batzorde batek 1994tik 1998ra bitartean egindako lanaren ondoren, 1998an zabaldu zuten museoa. Ordutik, makina erremintaren historia zabaltzeaz gain, beste hainbat ekintza ere burutzen ditu museoak, besteak beste, usadio zaharreko ofizioak erakustera eman, kultur jarduerak eta tailerrak egiten dituzte.