Sara Etura C.D. Elgoibarko infantil mailako jokalaria deitu du Realak Aste Santuko bi txapelketa jokatzeko. Zumarragan jokatu zuten partida bat, eta bestea Zarautzen. Zumarragako txapelketan finalera iritsi ziren, eta azken partida horretan Atlhetic izan zuten aurkari. Talde txuri urdinak partida galdu egin zuen, penaltietan.
Zarautzen, berriz, Jose Angel Iribar txapelketa jokatu zuten 12 taldek, bi multzotan banatuta: Tolosa, Zumaiako, Lagun Onak, Mariño eta Zarautz B izan zituen aurkari Realak bere taldean, eta bost partidetatik lau irabazi eta bat berdindu zituen talde txuri urdinak. Finalerdietan Zarautz A taldearen kontra jokatu zuten eta. finala Lagun Onak taldearen kontra. Azkenean, Reala izan zen txapelduna. C.D. Elgoibarko zuzendaritzatik azaldu dutenez ez da Realak Etura deitu duen lehen aldia, eta lehenago ere Realaren teknifikazio saioetan parte hartu izan du. "Sarak minutu asko jokatzeko aukera izan du, bere kirol arloan ikaskuntza prozesuari jarraipena emanez", adierazi du Jon Basurto C.D. Elgoibarko presidenteak.