Lagun Taldeako txirrindulariek Gipuzkoako Klasikoan hartuko dute parte

Barren.eus 2022ko api. 21a, 12:24

Elgoibarko Lagun Taldeko junior txirrindulariek Gipuzkoako Klasikoan hartuko dute parte asteburuan. Zapatuan, Deban jokatuko dute eta domekan, berriz, Donostian. 

 

Lagun Taldea txirrindulari taldeko hiru txirrindularik Gipuzkoako Klasikoa jokatuko dute asteburuan, Junior mailan, Zumaiko Viveros San Antón taldearekin.  UCI mailako proba izango da aurtengoa, eta besteak beste, Portugal, Frantzia, Holanda eta Belgikatik etorritako taldeen aurka leihatuko dira. Txirrindulari taldetik aurreratu dutenez maila handiko bi egun izango dira asteburukoak, eta zorterik onena opa diete euren txirrindulariei.
 
Bestalde,  Elgoibarko Lagun Taldeak eta Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, infantil  mailako txirrindulari lasterketa jokatuko dute zapatuan, Mendaroko industrigunean. Era berean, alebin mailako txirrindulari topaketak ere antolatu dituzte. 16:30ean hasiko da txapelketa, alebin mailako topaketekin. Antolatzaileek inguruko herrietako txirrindulari elkarteetako kideei dei egin diete zapatuan Mendarora gerturatzeko, txirrindulari gazteak animatzera. 
 
2022 04 21 Laguntaldea1