Baselizetako Krosa 6 kilometro inguru dituen gaueko lasterketa bat da, 300 metroko desnibelduna. Izabako Kirol Elkarteak antolatzen du eta urtero Aste Santuko larunbatean ospatzen da. Ibilbidean zehar, besteak beste, herriaren kanpoaldean dauden Belen edo Idoia izeneko baselizetatik pasatzen da. Apirilaren 16an jokatu dute aurten lasterketa eta emakumezkoetan, Pilar Arriola elgoibartarra gailendu da, Almike Argarate eta Arantza Manterolaren aurretik. Gizonezkoetan, berriz, Javier Azkoiti izan zen azkarrena. Haren atzetik helmugaratu ziren Oinat Glaria eta Mikel Baines. Guztira, 35 lasterkarik parte hartu zuten.