Sanloko infantil mailako hiru jokalarik Gipuzkoako selekzioarekin jokatu dute parte Aste Santuan, Hondarribiako HKT txapelketan. Mutilen taldeak txapelketa irabazi egin zuen, eta bertan jokatu zuen Aimar Gurrutxaga Sanloko jokalariak. Emakumezkoen taldea, berriz, txapeldunorde geratu zen, eta talde horretan jokatu zuten Sanloko Sare Iriondok eta Haizea Urbizuk.
Bestalde, CESA 2022 txapelketan jubenil neskak estatuko txapeldunorde geratu ziren Euskadiko selekzioarekin eta, talde horretan Sanloko Eider Elorza jokalariak parte hartu zuen. Kadete neskak, berriz, bederatzigarren geratu ziren eta hor Nahia Urbiolak jokatu zuen.
Azkenik, infantil mutilek kopako hirugarren postua lortu zuten eta talde horretan Sanloko Ekin Furnierrek jokatu zuen.