Amatasunaren gaia landuko dute emakumeentzako hausnarketa saioan

Barren.eus 2022ko api. 25a, 09:43

Amatasunaren gaia emakumeen artean oso presente egoten da adin batetik aurrera, baina badaude ama izan nahi ez duten emakumeak ere. Horri buruzko hausnarketa saioa egingo dute gaur, Lilan.

Elgoibarko Emakumeen Etxean, Lilan, izango da, 18:00etan, Loredi Salegik gidatuta. Saioa doan izango da, elebietan, eta ez da izenik eman behar.