Mendaroko udaleku irekiak HH3tik LH6 bitarteko haurrentzako izango dira, ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean, bi txandatan banatuta: lehena ekainaren 27tik uztailaren 8ra eta bigarrena uztailaren 11tik 22ra. Bi txandatan udalekuak astelehenetik ostiralera eskainiko dira goizeko 10:00-13.00 bitartean.
Gaur zabaldu dute izena emateko epea eta maiatzaren 6a bitartean egongo da izena emateko aukera. Txanda batean edo bietan izena emateko aukera izango da. Hori bai, plazak mugatuak izango dira.
Izen ematea, on line Mendaroko web orrian (www.mendaro.eus) dagokion formularioa beteta edota eskuz, ludoteka, liburutegi eta udaletxean inprimakia jaso eta beteta udaletxera ekarrita.
Udaleku irekietarako kuotak ondorengoak izango dira:
• Lehen edo bigarren txanda:
- Mendaron erroldatutako haurrentzat: 70 euro
- Mendaron erroldatuta ez daudenentzat: 90 euro
• Bi txandak:
- Mendaron erroldatutako haurrentzat 120 euro
- Mendaron erroldatuta ez daudenentzat: 180 euro
Era berean, familia ugarien kasuan, hiru haurrak txanda berdinean apuntatuz gero, hirugarren haurrak 25 euroko deskontua izango du.
Udalekuen helburua da udako oporraldian ere, herriko haurrei jolas eta beste jardueren bitartez, euskaraz aisialdiaz ondo pasatzeko aukera eskaintzea, modu aktibo, parte-hartzaile, sortzaile, lagunarte eta osasungarrian.
Informazio gehiagorako: 943 03 32 82 / 685720010 telefono zenbakietara deituta, edota kultura@mendaro.eus helbidera idatzita.