Azken urtean Gotzon Garate liburutegian irakurrienak izan diren liburuen azalek egiten die harrera liburutegira sartzen diren lagunei, parez pare esegita aurkituko baitituzte liburuon azalak. Besteak beste, Aquitania, La Red Purpura, Las Tinieblas y el Alba, La Nena, Sira, La Danza de los Tulipanes, La Novia Gitana, Reina Roja, El silencio de la Ciudad Blanca edo Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuaren azalak daude, horiek izan baitira libururik eskatuenak, joan den urtean, Elgoibarko liburutegian. Umeentzako liburu eta komikirik arrakastatsuenen azalak ere eskegi dituzte.
• Mireia Delgado ipuin kontalariaren saioa, bihar
Haur literaturan aditua den Mireia Delgado Expositok "Hitzak josten" izeneko ipuin kontaketa saioa emango du bihar, hilak 27, Gotzon Garate Udal Liburutegian. Bi saio emango ditu: Lehen Hezkuntzako lehen mailakoentzakoa 17:00etan hasiko da; eta, 17:30ean LH2 eta LH3. mailako eskola-umeentzako saioa. Izena eman behar da, 943 743 525 edo 688 710138 telefonoetan edo liburutegia@elgoibar.eus helbide elektronikora idatzita.