Mari Seara eta Oihana Irusta ipuin kontalarien saioa izango dute Mendaron maiatzaren 6an

Barren.eus 2022ko api. 26a, 13:13

Liburuaren Nazioarteko Eguna izan da zapatuan, eta egun horren harira, ipuin kontaketa saioa antolatu du Mendaron Arno Guraso Elkarteak maiatzaren 6rako.

Arno Guraso Elkarteak antolatu du ipuin kontaketa saioa. Iaz moduan, Debako ipuin kontalari taldekoak etoriko dira aurten ere ipuinak kontatzera: Mari Seara eta Oihana Irusta. Haiekin batera, baina, Neska Ausarten Klubekoek ere hartuko dute parte saioan. Mendaro Ikastolako seigarren mailako neskek sortu duten talde feminista da Neska Ausarten Taldea.

Saioa Mendaroko udal liburutegian izango da, maiatzaren 6an, barikua, 18:40an hasita.