Lodifobiak autoestimuan, norbere irudian eta elikadura jokabidean duen eraginaz jardungo da Andrea Osoro. Tailer tekniko-praktikoa izango da, gaztelaniaz. Ez da izenik eman behar. Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Emakumeen Etxeak antolatu dute hitzaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Tailerra 18:00etan hasiko da, Lilan (San Frantzisko Kalea, 21).
Nutrizioan eta elikadura-nahasmendu gaietan aditua da Andrea Osoro psikologo elgoibartarra. Sevillan bizi da eta han du kontsulta (ikus webgunean)