Maiatzaren 13tik 15era bitartean Elgoibarren jokatuko dute igoera faseko C sektorea, eta etxeko taldeak, Alcorta F.G-ek, Gourmet Mar Calasancio (Errioxa), F.H. Sant Vicenc (Katalunia) eta Loyola (Euskal Herria) taldeak izango ditu aurkari. Hiru egunetan hiru neurketa jokatuko ditu Sanloko senior mailako gizonezkoen talde nagusiak. Lau taldetatik onena denak bakarrik lortuko du Estatuko Lehen Nazional mailara igoteko txartela. Alcortak iaz galdu zuen maila eta zaleen aurrean izango du orain igoera lortzeko aukera.
Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur egin du aldi berean jokatuko dituzten igoerako sei sektoreetako taldeak osatzeko zozketa (ikus hemen sektoreak jokatuko dituzten taldeak). Sektore bakoitzeko irabazleak zuzenean igoko dira Lehenengo Nazional Mailara. Hortaz, fasean lehiatuko diren 24 taldeetatik sei talde igoko dira mailaz.
∞Lotura duten albisteak:
- Alcorta, Euskadiko Txapeldun (2022-04-13)
- Igoera kanporaketeratako sailkapena ziurtatu eta gero Euskadiko txapeldun izan nahi du Alcortak (2022-04-07)
- Borrokan jarraitzen dute Sanloko taldeek, igoeragatik Alcortak eta jaitsiera sahiesteko Gaurvek (2022-03-23)
- Zigor Esnaola: “Mailaz igotzea izango litzateke Vuchy-rentzat omenaldirik onena” (2022-01-28)