‘Zein dira horrelako zentral eolikoek sortzen dituzten arazoak? Badago ordezko alternatibarik? galderari erantzungo diote eta horretarako bi lagun gonbidatu dituzte: Oier Etxebarria Goiener kooperatibakoa eta Iñigo Lezea Arabako Mendiak Aske taldekoa.
- Autokontsumo partekatua eta Energia Komunitateak egungo ereduaren alternatiba izan daitezkeela azalduko du Goiener Taldeko Oier Etxeberriak
- Iñigo Lezeak Karakaten egin asmo duten instalazioaren antzekoek zein inpaktu izaten duten kontatuko du, bai eta proiektu horiek gauzatu nahi dituzten enpresen interesak zeintzuk diren ere. Lezea Arabako Mendiak Aske taldeko kidea da.
Hitzaldia Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, maiatzaren 4an (eguaztena), 19:00etan hasita.