Cynthia Pazmiñok ‘Kolore jasangarriak ehungintzan’ tailerra emango du

Barren.eus 2022ko api. 27a, 16:42

Cynthia Pazmiño de la Arada jantzigintzako diseinatzaile eta ehungintza artista elgoibartarrak tindagai naturalez baliatzen den Impossible black izeneko estudioa sortu du, "kolorearekin jolasteko".

Bi saio egingo ditu Makina Erremintaren Museoan, naturak ehungintzari ematen dion eskaintza jasangarria ezagutarazteko. Lehenengo saioa maiatzaren 7an izango da, eta tindagai naturalei buruz berba egingo du.

Ekainaren 4an izango da bigarrena, eta saio horretan indigo eta shibori tekniken erakustaldi praktikoa egingo du. "Urdinez tindatzen duen tindagai honen berezitasunak eta honekin batera hain erabilia izan den shibori teknika japoniarra aurkeztuko dut bigarren saio horretan. Gainera, Indigo errezeta bat egin eta bi teknikak praktikan jartzeko aukera ere izango dugu", azaldu du.

Bi saioek ordutegi bera izango dute, 11:30etik 13:00etara. Izena emateko: museoa@museoa.eus edo 943 748 456. Pertsona bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu.

2022 04 27 CYNTHIA kolore jasangarriak tailerra kartela