Besteak beste, Iruñeko Planetarioa eta Oteiza museoa bisitatuko dituzte Nafarroako hiriburura antolatu duten bi egunetarako irteeran.
Maiatzaren 28an, zapatua, irtengo dira Elgoibartik, 8:00etan King-Kong-eko autobus geltokitik eta Iruñean pasako dute gaua, hango hotel batean. Lotarako bi aukera izango direla azaldu dute logela bikoitzean edo banakako logela hartuta. Lehenengo kasuan 160 eurokoa izango da prezioa eta 205 eurokoa banakako logela aukeratzen dutenentzako.
Bidaia, hotela, domekako gosaria, bi bazkari, giden kontratazioa eta bisitatuko dituzten lekuetako sarrerak prezioan sartuta daudela zehaztu dute. Interesatuek Pitxintxi dendan eman behar dute izena. Informazio osoagoa haizeataldea@gmail helbide elektronikoan edo 623 479 972 telefonoan.