Ludotekarako eta Gaztelekurako adin-tarte berria ezarriko du dute Mendaron

Barren.eus 2022ko api. 28a, 14:24

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztematika sareak jarritako irizpideak jarraituz, Ludotekarako eta Gaztelekurako adin-tarte berria ezartzeko erabakia hartu du Mendaroko Udalak.

Hala, maiatzetik aurrera, Ludotekan 4 eta 10 urte arteko haurrak ibiliko dira, eta Gaztelekuan, berriz, 11 eta 17 urte artekoak. Urtez-urte ikusi da 11 eta 12 urtekoek gero eta gutxiago erabiltzen dutela Ludoteka zerbitzua, eta ondorioztatu dute adin tarte horretakoek aproposagoak ikusten dituztela eurentzat Gaztelekuan egiten diren ekintzak eta hango lagunartea.