Bisita gidatuen zazpigarren edizioari joan den apirilaren 9an egin zuten irteerarekin eman zioten hasiera, eta domeka honetarako, maiatzak 1, Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko bisita gidatu berria antolatu dute. Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein paisaia-balioa ezagutzera ematen ari dira azken urteotan da Soraluzeko, Bergarako eta Elgoibarko Udalak eta Debegesa garapen agentzia, eta ahalegin horren barruan kokatzen dira urtero antolatzen dituzten bisita hauek.
• Bisiten egutegia
Guztira hamar bisita antolatu dituzte aurtengo denboraldian, 4 euskaraz eta 6 gazteleraz.
Hau da hurengo bisiten egutegia:
- Apirilak 9 (gazteleraz)
- Apirilak 18 (euskaraz)
- Maiatzak 1 (gazteleraz)
- Maiatzak 29 (euskaraz)
- Ekainak 12 (gazteleraz)
- Uztailak 12 (gazteleraz)
- Abuztuak 15 (gazteleraz)
- Irailak 25 (euskaraz)
- Urriak 2 (gazteleraz)
- Urriak 9 (euskaraz)
• Ibilbidea
Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta 4 orduko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetarainoko joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa. Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, kapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.
Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00etan.
• Izen-ematea
Izena emateko, 657 794 677 telefonora deitu, edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete.
- Helduek: 5€
- Haurrek (<12): 3€.
(*) Bergaran, Elgoibarren edo Soraluzen bizi direnek deskontu txiki bat izango dute: helduek 2,5€ pertsonako, eta 12 urtetik beherako haurrek 1,5€ pertsonako.
Gutxienez 2 parte hartzaile beharko dira bisitaren irteera bermatzeko.