Atxutxiamaikari aitortza egingo diote Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek

Barren.eus 2022ko api. 28a, 17:00

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Kuikui' ikuskizuna taularatuko dute barikuan, Elgoibarko Herriko Antzokian.

Bi emanaldi eskainiko dituzte, 17:00etan bata eta 19:00etan bestea. Pailazoek euskarari eutsi nahi izan diote sortu duten azken ikuskizunean: 'Kukui'. Pailazoek txoriak direla amestu zuten, eta munduari kuikui esan zieten. Kuikui txorrotxioa egingo diote munduari, euskaratik eta euskaraz. Horren harira, herrian euskara sustatzen duen Elgoibarko Izarra elkarteko Atxutxiamaikari aitortza egingo diote, urteetan umeen aisialdia euskaraz eskaini eta umeak euskara hurbiltzeko egindako ahaleginagatik.

Sarrera gutxi batzuk eskuragarri daude oraindik www.herrikoantzokia.eus webgunean.