Gutxienez zazpi bizikleta ostu zituzten lapurrek, bai eta garajeetan aurkitutako kontserbak eta olio eta ardo botilak ere. Baina ez dira horiek izan lapurreta bakarrak. Herriko establezimendu baten eta zenbait etxebizitzatan ere sartu dira lapurrak, eta pazko astean berriro saiatu ziren garajeetan. Horregatik, kezka eta egonezina zabaldu da herrian.
Mendaroko Udaletik jakinarazi dute Ertzaintzarekin harreman estuan ari direla, neurriak hartu eta gertakariei jarraipena egiten. Ertzaintzak zaintza areagotu du Mendaron eta zaintza-lanak autoz egiteaz gainera, oinezko patruilak ere badabiltza herrian. Udaletik arretaz jokatzeko eskatu diete herritarrei, eta abisua emateko aparteko zerbait ikusiz gero. Era berean, lapurretan egin dietela uste izanez gero, salaketa jartzeko ere eskatu diete herritarrei.