Entrenamendu saio berezia izan zuten atzo Mendaron. Maite Maiora herriko korrikalaria eta diziplina ezberdinetan birritan munduko txapeldun izandakoa izan zuten entrenatzaile lanetan atzokoan. Korrikalariaren izen bereko kirol-gunean hasi zuten saioa, eta luzaketa ariketen ostean, elkarrekin osatu zuten ia hiru bat kilometroko ibilbidea. Maite Maiora kirol gunean hasi, ospitalera igo, eta handik Lasalderretik bueltan, Herriko Enparantzaraino joan ziren tropelean. Han, parte-hartzaileetako batek testu bat irakurri zuen, antolatzaileen eta parte hartu zuten guztien izenean, eta ondoren, lore-sorta bat eta Arnoren kamiseta bat oparitu zizkioten umeek. Maiorak esker on hitzak izan zituen guztientzat, eta hurrengo saio baterako gonbita egin zien.Gustura hartu zuten haurrek proposamena. Ikus bideoan: