Janire Lazkano eta Ahoztar Zelaieta izango dira hizlariak. Joan den astean ere eman zuen hitzaldia Ahoztar Zelaieta kazetari eta kriminologoak Elgoibarren, Zaharren egoitzei buruzkoa, hain justu ere (goiko irudian). Oraingoan, 2020ko otsailean Eitzagako zabortegian (Zaldibar, Bizkaia) gertaturikoa, eta ondorioak, izango du hizpide, Zaldibar Argitu plataformako bozeramaile Janire Lazkanorekin batera emango duten solasaldian. Zelaietak ‘Zaldibar Zona Cero’ izeneko liburua kaleratu zuen 2020. urteko bukaeran. Bere berbetan, "isilpean" gorde nahi zituzten informazioak argitara ematen ditu liburu horretan.
Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 19:00etan.