Nafarroa Xtrem mendi lasterketako Ibilbide luzeenak, NX68 izenekoak, 68 kilometro ditu eta Alvaro Ramos Peña (6:57:34) eta Sara Peña (8:47:04) izan ziren azkarrenak distantzia horretan. Bestetik, 35 kilometroko proban (NX35) Iñaki Olano (3:01:32) eta Oihana Kortazar (3:40:04) gailendu ziren. Ibilbide laburrenean, NX22, Iñigo Macias (1:58:10) eta Aitziber Mendibil (2:19:42) izan ziren azkarrenak 22 kilometroko ibilbidea osatzen.
Juanan Martin Leiva elgoibartarra bi probatan lehiatu zen, goizean 35 kilometrokoan eta arratsaldean 21 kilometrokoan. Bietan lortutako denborak (4:07:04 + 2:48:53) batuta hirugarren postua eskuratu zuen distantzia biak batzen dituen sailkapenean, -NX35+22- eta hala podiumera igo zen.
Elgoibartar gehiagok ere hartu zuten parte Nafarroa Xtrem mendi lasterketan. Hona 35 kilometroko lasterketan lortu zituzten emaitzak:
- 27. postua Sergio Agirregomezkorta Uriarte (3:34:08)
- 116. postua Iker Arrillaga Osuna (4:19:26)
- 132. postua Mikel Bidegain Galarraga (4:23:59)
- 154. postua Andoni Gabilondo Argarate (4:28:34)
22 kilometroko lasterketan bi mendaroarrek ere hartu zuten parte, Jurdan Ezenarrok (3:24:48) eta Jone Karkamok (3:24:49).