Musika eskolako arduradunek jakitera eman dutenez, lagun askok erakutsi diete interesa edo jakinmina adinekoentzako musika eskolen inguruan, eta horiei erantzun nahirik antolatu dute "60+ musikarekin gozatuz" saioa. Eskoletan zer egiten duten erakusteaz gainera, parte hartzeko aukera izango dute herritarrek jarduera horretan.
Maiatzaren 11n 75 urtetik gorakoek izango dute saioa probatzeko aukera, eta hilaren 12an, 60tik 75 urtera artekoek. 11:00etatik 12:00etara izango dira saioak.