Idotorben izango da orientazio saioa, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Familiek elkarren aurka aritu beharko dute orientazio jolasean; baina, behin jolasa bukatzean, elkar ezagutzeko eta euskaldun giroan aritzeko, mokadutxoa egingo dute. Atxutxiamaikatik zehaztu dute anai-arreba nagusiagoek ere izangob dutela parte hartzeko aukera.
Maiatzaren 9tik 16ra bitartean eman ahal izango da izena ekimen horretarako. Elgoibarko Izarraren bulegoan (Aita Agirre kulturgunea 3, 3 ezk.) edo www.elgoibarkoizarra.eus web orrian eman daiteke izena. Bazkideentzako prezioa 8 eurokoa izango da, eta 9 euro gainerakoentzakoa. Kiribilkako ekimenak 2 eta 8 urteko haurrentzak eta familientzat izaten dira.
• Kiribil buelta da
Elgoibarko umeak aspaldian zeuden Kiribil ikusi gabe, baina barraskilo erraldoiak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Herriko Antzokian eman zuten ikuskizunean egin zuen agerraldia, pailazoen oparia jaso baitzuen Kiribilek Atxutxiamaikaren izenean. Kiriibilek laster itzuliko zela esan zien antzokian batutako umei eta badu itzulerarako eguna. Ekainaren 3an, barikua, izango da Kiribilen saioa, Maalako parkean, 17:00etatik 19:00etara. Musika, antzerkia eta eskulanak uztartuko dituen saio horretan parte hartzeko ez da izenik eman beharrik izango.