Udalbatzaren apirileko osoko bilkuran onartu zuten esleipena, EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin. Proiektuaren azken aurrekontua 1.478.639,34 eurokoa izango da (+%21eko BEZa).
Obrak ekainean hasiko dituzte eta hamar hilabeteko epean bukatzea aurreikusten dute.
Mendaroko 2019-23 Kudeaketa Planean jasota dago “ospitalerainoko irisgarritasuna hobetzeko” proiektua. Igogailuak 27 metroko desnibela lotuko du bi igogailuren bidez: bata Kilimon hiribidetik Andoneikua hiribidera, eta bestea, handik ospitalera. Era berean, beste geldialdi bat egitea aurreikusten dute Maite Maiora Kirolgune parean. Bi igogailuek hiru geraleku izango dituzte. Proiektuaren harira Iñaki Arregi alkateak esan du igogailuak asko erraztuko duela mendaroarren, bisitarien eta ospitaleko pazienteen mugikortasuna. Era berean esan du ibilgailu pribatuaren erabilera gutxitzen lagunduko duela eta kirolgunea jende gehiagok erabiliko duela. “Etorkizuneko apustu estrategikoa da Mendarorentzat”, gehitu du.
∞Lotura duten albisteak:
- 200.000 euroko diru-laguntza jasoko du Mendaroko Udalak erdigunea eta ospitalea arteko igogailurak (2022-03-03)
- Herrigunea eta Mendaroko Ospitalea lotzeko igogailua urteko bigarren seihilekoan eraikitzen hasi nahi du Udalak (2021-03-04)