Nuala elkartekoek iaz antolatu zuten estreinakoz Udako Kuadrilla egitasmoa, eta gazteak zein gustura ibili ziren ikusita eta familientzako zein lagungarria izan den jakinda, errepikatuko dute aurten. Uztailean eta abuztuan, astean hiru arratsaldez elkartuko dira gazteak begirale talde batekin, euren adinerako aproposak diren planak egiteko. Jarduerak eguraldiaren araberakoak izango dira (hondartza, igerilekuak, paseoak, merendolak, ur jokoak…). Iaz bezala, Santa Klara komentu zaharreko lokalak izango dituzte elkartzeko eta abiapuntu gisa.17:00etatik 20:00ak arteko ordutegia izango du zerbitzuak.
Interesatuek nualaelkartea@gmail.com helbidera idatzi dezakete informazio gehiago eskuratzeko nahiz izena emateko.
Nuala Elkarteak dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizarteratzearen alde lan egiten du eta, Elgoibarkoa izan arren, zerbitzua eskualde osoari eskaintzen dio.