Elgoibarko Udaletik zehaztu dutenez, joan den eguaztenean hasi zituzten lanak eta eguenera bitartean arituko dira Santa Klarako espaloiak garbitzen. "Helburua da ohiko kale-garbiketako zerbitzuarekin ezabatu ezin diren hondakinak kentzea", esan dute. Horretarako, presiopeko ura duten bi hidro-garbiketa makina erabiltzen ari dira, aurrez Elgoibarko beste zenbait lekutan egin izan duten moduan. Aurrekontua 6.169,30 eurokoa da, BEZ-a barne.