Txuri-gorriz jantziko da Olaizaga Alcortari babesa emateko

Barren.eus 2022ko maiatzaren 11

Lehen Nazional Mailara igotzeko fasea jokatuko du Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak, barikutik domekara bitartean, Olaizaga kiroldegian, eta Sanlotik kamiseta txuri-gorriak jantzita joateko eskatu diete zaleei, "gure taldea babestuago senti dadin".

Lau talde arituko dira lehian elkarren aurka eta bakarrak lortuko du igoera. Hori, baina, domekan jakingo dugu, 13:00ak aldera. Aurrez, sei partida joktu beharko dituzte Lehen Nazional Mailara igotzeko fasean.

Alcortak Fundació Handbol Sant Vicenç Kataluniako taldearen aurka egingo du debuta barikuan, 20:00etan. Aurrez, 18:00etan, B.M. Loyola talde nafarrak eta Gourmet Del Mar Calasancio talde errioxarrak neurtuko dituzte indarrak.
Zapatuko jardunaldia Loyola eta San Vincenc taldeen arteko lehiarekin hasiko da, 17:30ean. Alcortak 19:30ean jokatuko du Calasancioren aurkako partida. Domekan, 10:00etan jokatuko da aurreneko partida (San Vincenc Vs Calasancio) eta Alcortak 12:00etan jokatuko du Loyolaren aurkako partida.

Fasea Internetez jarraitzeko aukera ere izango da, streaming bidez zuzenean emango dituzte-eta partida guztiak, Sanloren Youtubeko kanaletik.

2022 05 11 sanlo igoera fasea elgoibar kartela

∞Lotura duten albisteak: