Lekueder parkean izango da, 11:00etatik 14:00etara. Guztira 38 postu jarriko dituzte, hala nola, Elgoibarko ikastetxeetako gazteen eta haurren proiektuekin, Bizilabe ekimenean parte hartzen duten haurren lanekin, Robotika ikastaroko ikasleen lanen postuekin eta stand profesionalak eta Lanbide heziketako ikastetxeen eta unibertsitateen postuak ere izango dira. Bertaratzen direnek bizipen zientifiko ugari bizitzeko aukera izango dute azokan: txikitxokoa, makina errazak, robotika, programazioaren oinarrizko ezagutzak, esperimentu likatsua, nfc teknologia, txinpartak ateratzeko eta herria sutan jartzeko esperimentuak, dinosauroen etorreraren ihes gela eta photocall-a. HHko umeetatik hasi eta Batxilergora artekoentzako ekintzak egongo dira.
Tailer zientifikoetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da azokan jarriko duten informazio-gunean, 10.30etik 12:45era.
Bost postu mota
- Gazteen eta umeen proiektuak (ikastetxeetan landu dituztenak): Gazteak eta umeak dira azoka honen protagonistak, haiek egindako proiektuak eta lanak eskoletan erakutsiko baitira. Ikastetxeek rol aktiboa dute zientzia-azokan, haien ikasleen proiektuak aurkeztuz.
- Bizilaben parte hartzen duten umeak: Bizilaben egindako proiektuak eta lanak erakutsiko dituzte.
- Robotikan parte hartzen duten umeak: Robotikako tailerretan ikasitakoa erakutsiko dute.
- Stand profesionalak (enpresak eta Museoa): Joko baten bitartez enpresa bakoitzean zer lantzen den erakutsiko dute.
- Lanbide Heziketako ikastetxeak eta Unibertsitatea: Haiek ekarpen paregabea egiten diote azokari, erakunde horietako profesionalak (emakumeak posible izanez gero) umeen erreferente bihurtuz eta ikastetxearen proiektuak zientzia-azokan zabalduz.
Azokako parte-hartzaileak hauek izango dira: Elgoibar BHI, Berkoa, Meka, IMH, DanobatGrou, Herri Eskola, Robotika dibertigarria, Bizilabe, Ikastola, Makina Erremintaren Museoa eta Elhuyar.