BetiSua txarangak gidatuko duen kalejira Inazio Bereziartua musika eskolaren egoitza paretik irtengo da, 19:30ean; eta, hainbat geldialdi egingo ditu herriko zenbait gunetan: Kultur Etxe aurrean, Kalegoen plazan, Eliza aurrean, Lekuederren, eta Musika Eskola aurrean amaitu. Geldialdi horietan, talde instrumentalak egongo dira pest, kontzertu labur bat emateko prest. "Bakoitzak laupabost minutuko aktuazioa egingo du, eta kontzertu ibiltari hau 20:30ak ingururako amaitzea aurreikusten dugu", azaldu dute musika eskolako arduradunek.