Udalekuak, hainbat irteera eta tailerrak antolatu ditu Gaztelekuak udarako

Barren.eus 2022ko mai. 17a, 11:05

Elgoibarko Udal Gaztelekuak 2004-2009 urteetan jaiotakoentzat udalekuak antolatu ditu, eta gainera, hainbat irteera eta tailer ere prestatu dituzte datorren udarako.

Udalekuei dagokionez, hiru desberdin eskainiko dituzte: irekia, ibiltaria eta surf ikastaroa.

  1. Udaleku Irekiari dagokionez, plan desberdinak egingo dituzte bost egunez: ekainaren 27an kaja tailerra izango dute Gaztelekuan, ekainaren 28an Lasertag-era (Donostia) egingo dute irteera, ekainaren 29an arratsalde pasa joango dira Zumaira, ekainaren 30ean Gamarrako parkera (Gasteiz) joango dira egun pasa eta uztailaren 1ean boleibol txapelketa izango dute Deban.
  2. Udaleku ibiltariari dagokionez (uztailak 11-13), Elgoibar-Bergara-Oñati ibilbidea egingo dute, bidean bi gauekin.
  3. Surf ikastaroari dagokionez (uztailak 26-29), Zumaian izango dira, eta egun erdiko plana izango da, lau egunez. Kasu honetan, garraioaren kostua norberak ordaindu beharko du.

Udaleku irekiak eta ibiltariak prezio berdinak izango dituzte:

  • Elgoibarren erroldatuta dauden familia ugariek, guraso bakarreko familiek edo bigarren seme-alabaren izena ematen duten familiek (FU/GB/2SA): 17,5 euro.
  • Elgoibarren erroldatuta dauden eta DBE edo GLL jasotzen duten familiek (DBE/GLL): 7,5 euro.
  • Gainontzekoek, prezio orokorra: 25 euro.


Surf udalekuei dagokionez, honako prezio hauek izango ditu:

  • Elgoibarren erroldatuta dauden familia ugariek, guraso bakarreko familiek edo bigarren seme-alabaren izena ematen duten familiek (FU/GB/2SA): 31,5 euro.
  • Elgoibarren erroldatuta dauden eta DBE edo GLL jasotzen duten familiek (DBE/GLL): 13,5 euro.
  • Gainontzekoek, prezio orokorra: 45 euro.

Irteeren kasuan, honako hauek egingo dituzte:

  • Uztailak 4, Abentura parkea (Mendexa + Lekeitioko hondartza). Prezioak: O: 15 euro; FU/GB/2SA: 10,5 euro; DBG/GLL: 4,5 euro.
  • Uztailak 6, Ur parkea (Logroño). Prezioak: O: 12 euro; FU/GB/2SA: 8,4 euro; DBG/GLL: 3,6 euro.
  • Uztailak 18, Paintball (Zubieta). Prezioak: O: 11 euro; FU/GB/2SA: 7,7 euro; DBG/GLL: 3,3 euro. Kasu honetan, garraioaren kostua norberak ordaindu beharko du.
  • Uztailak 20, Ongravity (Barakaldo). Prezioak: O: 15 euro; FU/GB/2SA: 10,5 euro; DBG/GLL: 4,5 euro.

Nerabeek udako oporraldiko aisia eskaintzan parte har dezaten, Elgoibarko Udal Gaztelekuak deskontuak aplikatzen ditu. Deskontua aplikatzeko beharrezkoa izango da familia eredu jakina dela edo gizarte izaerako diru-laguntzak jasotzen direla ziurtatzen duen dokumentazioa gaztelekuan aurkeztea.


 • Plazen esleipenak honetan oinarrituko da:

  • Ekintza bakoitzak plaza mugatuak ditu.
  • Elgoibarren erroldatuta dauden nerabeek lehentasuna izango dute.
  • Plaza lortzeko gaztelekua ekarri beharrekoak:
       Gaztelekuko zerbitzuan parte hartzea baimentzeko fitxa (paperean).
       Ekintzan parte hartzea baimentzeko fitxa (paperean).
       Ekintzaren kuota (esku dirutan).

Maiatzaren 22a izango da azkenengo eguna izena emateko, Gaztelekuan.