Debabarrenako Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du domekan Herriko Antzokian

Barren.eus 2022ko mai. 18a, 11:29

Debabarrenako musikariz osatutako Debabarrenako Orkestra Sinfonikoak kontzertua emango du domekan (hilak 22) Elgoibarko Herriko Antzokian.

Hauxe da prestatu duten egitaraua: Jacob de Hannen Ammerland, Abel Morenoren La Madruga, Freddy Mercuryren Bohemian Rhapsody, Juan Carlos Perezen Lau Teilatu eta Vangelisen 1492 La Conquista del Paraiso.

Orkestrako musikariak Debabarrenakoak dira gehienak, adin eta ikasketa maila askotarikoak. Badira 16-19 urte inguru dituzten musikariak, ikasketa prozesuetan erabat murgildurik daudenak. Beste batzuk duela asko bukatu zituzten beraien ikasketak. Bada bat edo beste profesional mailan aritzen dena eta beste zenbaitzuk amateur modura aritzen direnak.
Orkestra honek 2016an hasi zuen bere ibilbidea, eta Eibarren estreinako kontzertua egin ondoren Elgoibarren ere jo zuten urte hartako maiatzean.

Emanaldia 12:30ean hasiko da.