San Pedro zubia margotzeaz gainera, egitura "garbitu eta saneatu" dutela azaldu dute. "Lanok pausu berri bat dira herriarren berroneratze eta txukuntze plangintzan", esan dute Udaletik. Lanen aurrekontua 6.984,00 eurokoa izan da (BEZ gabe). Hain zuzen, inguru honetan bada beste obra bat martxan, oinezkoentzako pasealeku berri bat egiten ari baitira Lerungo industrialdea berritzeko lanen barruan.