Elgoibarko udalbatzak ohiko osoko bilkura egingo du eguaztenean, 18:30ean, udaletxeko pleno aretoan. www.elgoibar.eus web orrian jarraitu ahal izango da zuzenean. Ikusi eguneko aztergaiak:
- 2022ko maiatzaren 18an egindako bilerari dagokion akta onartzea.
- Musika eta dantza eskolaren irakaskuntzako zerbitzu publikoa eta Inazio ´Bereziartua Musika Eskolaren irakaskuntzako zerbitzu publikoa arautzen dituen Ordenantza ezartzeko lehendabiziko onarpena ematea.
- Prozedura irekiaren bitartez, Elgoibarko udalerrian musika eta dantza eskoaren zerbitzua kontratatzeko esleipena arautu behar duten baldintza administratiboen eta teknikoen pleguak onartzea.
- Inazio Bereziartua Musika Eskolaren baren araubideari buruzko araudia lehendabiziko onartzea.
- Ordenantza fiskalaren aldaketa. - Epigrafe H: Musika Eskola
- 2022ko ekitaldiko Udal aurrekontuaren kredituak, 3/2022 Kredituen transferentzien bidez eta 4/2022 kreditu gehigarrien bidez, alkateak kredituak aldatzeko espedienteak onartzeko eman dituen Ebazpenen berri ematea.
- 2022ko ekitaldiko udal aurrekontauren kredituak, kreditu transferentziaren bidez aldatzeko espedientea onartzea
- Karakate-Irukurutzeta mendilerroa babesteari buruzko Adierazpena.
- Elkarrekin Podemosek Elgoibarko guraso bakarreko familiak egiaztatzeari buruz aurkeztutako mozioa.
- Eskariak eta galderak.