Nekazaritza ingeniaria, uhin elektromagnetikoetan aditua eta Lau-Buru Teknologiako zuzendaria den Asier Arregi eibartarrak emango du hitzaldia, maiatzaren 27an, Mendaroko frontoian, 19:30ean hasita.
"Uhin Elektromagnetikoak, 5G teknologia, etxeetan dauzkagun gailuen kutsadura… Zer gertatzen ari da? Zerez inguratuak gaude eta nola babestu gaitezke? Zein izan da erradiazio elektromagnetikoaren eboluzioa gizarte modernizatu eta teknologizatu honetan?", horiek eta antzerako beste gai eta zalantzen inguruko solasaldia izango da.