Ikastaro horiek antolatzeko arrazoia edo helburua herritarrei kirol eta aisia aukerak eskaintzea herrian bertan dela azaldu dute Kirol Patronatutik.
Izen ematea zabalik dago, eta ekainaren 17a bitartean eman ahal izango da izena olaizaga@harrerahotmail.es helbidera idatzita: Hona eskainiko dituzten lau ikastaroei buruzko informazioa:
Spinning gazteak
• Lekua: Mintxeta
• Egunak: asteartea - osteguna
• Ordua: 11:30 – 12:30
• Adina: 11 – 16 urte
• Prezioa: Bazkide 41,60 € | Ez Bazkide 53,00 €
Zumba
• Lekua: Olaizaga kiroldegia
• Egunak: astelehena - asteazkena
• Ordua: 10:15 – 11:15, 11:30 – 12:30
• Adina: 11 – 16 urte
• Prezioa: Bazkide 41,60 € | Ez Bazkide 53,00 €
Eskalada
• Lekua: Olaizaga kiroldegia
• Egunak: astelehena – asteazkena, asteartea - osteguna
• Ordua: arratsaldez
• Adina: 6 – 16 urte
• Prezioa: Bazkide 33,25 € | Ez Bazkide 38,25 €
Igeriketa
• Lekua: Olaizaga kiroldegia
• Egunak: astelehenetik ostegunera
• Ordua: arratsaldez, 15:00etatik Aurrera.
• Prezioa: Bazkide 56,10 € | Ez Bazkide 77,30 €