Iñigo Larizek hirugarren egin du Zallako BTT lasterketan

Barren.eus 2022ko mai. 26a, 10:22

Mendi bizikletako XCO zirkuituaren seigarren saioa egin zuten domekan, Zallan.

 Iñigo Gomez (Nesta) eta Olatz Odriozola (Bizikleta.com) gailendu ziren elite kategorian. Master 30 kategorian, berriz, Iñaki Carro (Scbikers) izan zen azkarrena (1:15:03), eta Iñigo Larizek (Elgoibarko Lagun Taldea-Gobike) hirugarren postua eskuratu zuen (1:17:06). Green series txapelketako sailkapen nagusian ere hirugarren postuan dago Lariz, bere kategorian, 790 punturekin. Iñaki Carro liderrak 1020 puntu ditu, eta 990 bigarren dagoen Carlos Larzabalek.

Hurrengo proba, zirkuitoko zazpigarrena, Amurrion jokatuko dute.

2022 05 25 btt green series zalla inigo lariz arg Jorge Morales Gutiérrez 1

2022 05 22 XCO Green series BTT zalla podium inigo lariz

∞Lotura duten albisteak: