Iñaki Arregi Mendaroko alkateak eta Iñaki Konde Elgoibarko Izarrako presidenteak sinatu dute hitzarmena. Euren berbetan, hitzarmenaren helburua da Mendaroko Udalaren eta Elgoibarko Izarraren arteko lankidetzarako "eremu egonkor bat ezartzea" Mendaroko udalerriaren barruan, Elgoibarko Izarrak BARREN aldizkariaren inguruko jarduerak garatu ditzan, euskara sustatzeko.