Ehun ume inguruk parte hartu dute Mendaron Arno Guraso Elkarteak antolatutako Kirol Egunean

Barren.eus 2022ko mai. 30a, 10:35

Bost txoko banatu zituzten antolatzaileek. HHko haurrentzako txokoa, Betiko Jolasen txokoa, Oreka txokoa, Bola Janean ibiltzeko txokoa eta Sokekin jolasteko txokoa. Eta taldetan banatuta, batetik bestera ibili ziren haur guztiak, HHkoak izan ezik. Izan ere, HHkoentzako jolas guztiak Etxeberri plazan egin zituzten. Ibili ziren motorretan, salto-saltoan, korrika eta saiatu ziren eskuak atzera lotuta zuhaitzetik dindilizka jarri zizkieten platanoak jaten, bai eta bikoteka jarrita eta begiak itxita zituztela, bikotekideari txokolatetan bustitako bizkotxoa ahoan sartzen ere. LHko ikasleak, berriz, herriko bazter batetik bestera ibili ziren orduerdiko txandetan. Martzela Osoro plazan, Herriko Enparantzan eta Mendarozabalgo plazan denetariko jolasak egin zituzten eta elkarrekin dantzan amaitu zuten goiza izena emandako umeek eta haien ondora batutako gurasoek Herriko Enparantzan. Dantzan hasi aurretik, baina, txorizo eta patata-tortila ogitartekoak ere banatu zizkieten haurrei, indarrak hartzeko.

Hona zapatuak eman zuena ARGAZKITAN.

Eta hemen, bideoan:

2022 05 28 Mendaroko Kirol Eguna 5

2022 05 28 Mendaroko Kirol Eguna 4

 

2022 05 28 Mendaroko Kirol Eguna 3

 

2022 05 28 Mendaroko Kirol Eguna 1

 
 
2022 02 28 Mendaroko Kirol Eguna 2