Urtebetetze berezi honetan, Elgoibarko Udalak, Elgoibarko herriaren izenean zoriondu du 'Manoli' moduan ezaguna den Manuela Zorrilla. Familiak antolatutako ospakizunean izan ziren Ane Beitia alkatea eta Blanca Larrañaga Gizarte Ongizateko zinegotzia. Elgoibarko Udalaren oroigarria eta lore sorta bat oparitu zizkioten.