Erakusketan ikus daitezkeenak 8tik 20 urtera arteko 42 ikasleren lanak dira, olio koadroak gehienak, baina badaude marrazkiak ere bai, margoekin zein arkatzarekin eginikoak. Taberna irekita dagoen bitartean bisitatu ahal izango da erakusketa. Gemma Monreal margolaria harro dago bere ikasleek eginiko lanez, eta esan du Elgoibarren sendo dagoela margolarien harrobia. Herritarrei eskatu die erakusketa ikustera joateko, ikasleei aurrera jarraitzeko babesa emateko.