2018an, Kalamua Guraso Elkartetik Eskola Kirolean nesken parte-hartzea sustatzeko txostena landu zuten, Ainhoa Azurmendi aholkulariaren gidaritzapean, eta han jaso zuten murala egitea. Egitasmoa Janire eta Leire Rodriguez ahizpek gidatu dute, eta Herri Eskolako LH6ko ikasleen eta Maialen eta Aroa Etxeberria ahizpen lankidetzarekin margotu dute.
Kirolean nesken parte hartzea sustatzeaz gainera, herriko artistak eta horien lanak ezagutu eta bistaratzea izan da ekimen honen helburua, sustatzaileen berbetan.