Judas Argarate musika taldeak kontzertua emango du zapatuan, sotoan

Barren.eus 2022ko eka. 1a, 19:07

Rodisa enpresako hainbat beharginek sortutako taldea da Judas Argarate: Markel Iraola eta Joseba Goñi, Ekaitz Vegas eta Hodei Otegi dira taldekideak.

Zapatuan, ekainaren 4an, kontzertua emango dute Kultur Etxeko sotoan, 19:00etan. Hainbat talde ezagunen bertsioak joko dituzte, eta baita beraiek sortutako bederatzi kantu ere.

Hona joan den martxoan Baionako Zizpa gaztetxean eman zuten kontzertuko bideoa, 'Metamorfosia' abestia jo zutenekoa.

∞Lotura duten albisteak: