Elgoibarko Udaletik jakitera eman dutenez, urteko sasoi honetan bisitari asko izaten ditu Idotorbek, 33 baserriz osatutako baserri auzoak. Hori dela eta, bertako bizilagunek eta bisitariek inguruak eskaintzen duen "lasaitasunaz" gozatzen jarrai dezaten, Idotorbeko garbitasuna eta segurtasuna handitzeko erabakia hartu du Udalak. Besteak beste, komunak, eremu amankomunak, zelaia eta aparkatzeko gunea aldizka garbituko dituzte, aparkalekua kontrolatuko dute, eta elkarbizitza-arauak betetzen direla eta zelaia "behar bezala" erabiltzen dela zainduko dituzte: Besteak beste, honakoak zainduko dituzte:
- Ibilgailua aparkalekuan aparkatzea, eta ez zelaian
- Parrilletan bakarrik su egitea
- Zuhaitzetako adarrak sua egiteko ez moztea
- Zaborrak edukiontzietan edo paperontzietan bota behar dira
- Txakurra beti lotuta eraman beharko da, eta ezingo da utzi arretarik gabe.
- Natura eta ingurunea errespetatu beharko dituzte herritarrek